Jon Obaldia izoriarrak berak gidatuak, bi astez aritu dira Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak Burdin Aroko herrixka harresituan industen. Etxebizitzen eremuan sakontzeko asmoa zuten eta lortu dute gune hori topatzea.
Larunbatean azken lan eguna izan zuten Aiaran eta, ohi bezala, bisita gidatua antolatu zuten tokiari eta bere historiari buruzko informazioa partekatzeko.
Jende ugari batu zen Babion azken aurkikuntzen berri izateko eta Obaldiaren azalpenak entzuteko.
Argazkiak: Aranzadi Zientzia Elkartea