Suzko armarekin mehatxuak egitea eta ibilgailu batean kalteak sortzea leporatu dio Ertzaintzak larunbatean Luiaondon atxilotu zuen bizilagunari. Poliziak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari litekeena dela aske egotea epaitegitik igaro ostean, baina ezin duela hori ziurtatu.
Gizonaren atxiloketa larunbatean izan zen arratsaldean, tiro egiten ari zelako bere etxebizitzako leiho batetik. Poliziak trafikoa eten behar izan zuen Luiaondon eta Bizkor unitatea bertaratu zen, suzko arma bat zegoelako.
Gertakariak ez zuen eragin zauriturik, baina bai kalteak furgoneta batean, Ertzaintzak ziurtatu duenez.