Azaroaren 8an Javier Hurtado PSE-EEko idazkari nagusia Steelphalt Euskadi konpainiako lantegian egon zen nabarmentzeko enpresa irekitzeko Espainiako Gobernuak 2,4 milioi euroko dirulaguntza eman ziola Ekonomia Zirkularrerako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientziaren Planaren bitartez.
Hurtadok azpimarratu zuen jasangarritasuna eta trantsizio ekologikoa ezinbesteko ardatzak direla ehun industriala modernizatzeko eta aipatu zuen HARSCOren proiektua Europako abangoardia industrialean dagoela.
Halaber, kide sozialistak goraipatu zuen bere alderdiak Aiaraldearekin erakutsitako konpromisoa, bai 2,4 milioi euroko dirulaguntzagatik zein 80 milioi euroko inbertsioa abiatzeagatik eskualdeko araztegiak abian jartzeko.
Horrela, akordio politiko zabalak eskatu ditu Hurtadok, bai Eusko Jaurlaritzako zein Arabako Foru Aldundiko aurrekontuetan.