Eneko Martinezek hirugarren postua eskuratu du Munduko SuperEnduro Txapelketako BECeko proban

Aitor Aspuru Saez 2026ko urtarrilaren 21a

Hirugarren postua hartu zuen sailkapenean Eneko Martinezek. / E. M.

Hirugarren eta bigarren postuak lortu zituen lehiatutako bi lasterketetan eta podiumera igo zen BECen, ezustean.

Uste baino asteburu hobea izan du Eneko Martinezek BECen lehiatutako Munduko SuperEnduro Txapelketako proban. Izan ere, hirugarren postuan sailkatu zen Youth 125 kategorian eta podiuma zapaldu zuen.

Bidea ez zen erraza izan, Connor Watson eta Wojtek Walczak gidarien arteko lehian sartu baitzen. Horrela, jokatutako lehenengo lasterketan hirugarren amaitu zuen eta bigarrenean, aldiz, bigarren postua eskuratu zuen, modu estuan Wojtek Walczak gaindituta.

Martinez oso pozik dago, ez baitzuen espero emaitza hain positiboa. Izan ere, aurreko bi lasterketetan ez zen fin ibili. Hori bai, azken podiumarekin Murgako kirolariak motibazioa berreskuratu du eta iragarri du bere helburua izango dela hirugarren izatea Munduko Txapelketako sailkapen orokorrean. 

Aiararrak azpimarratu du esperientzia paregabea dela horrelako lasterketa ikusgarrietan ondo aritzea.

Motoclub Aialak antolatuta

Martinezen poztasuna bikoitza izan zen, etxean ospatu ahal izan baitzuen podiuma. Izan ere, Motoclub Aialak antolatu zuen BECeko proba.

Gauzak horrela, murgatarrak aipatu dio Aiaraldea Komunikabideari bere asmoa dela gogor prestatzen jarraitzea, bai fisikoki (astean hiru aldiz entrenatuta) zein psikologikoki, ahalik eta arduratsuen jokatzen eta estrategia onena hautatzen lasterketetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide