Olabezarreko Administrazio Batzar berriak San Babilas ospatzeko egitarau zabala prestatu du. Izan ere, azken urteotan meza eta luntxa egin dute, baina aurten zerbait handiagoa eskaini nahi dute, aspaldi egiten zuten moduan.
Gauzak horrela, hiru eguneko ospakizunak izango dituzte eta festa larunbatean hasiko da. 10:00etan txupinazoa jaurtiko dute eta kanpai hotsak ere egongo dira. Ondoren, Iñaki Otegik kalejira egingo du.
12:00etan mezaren unea helduko da eta 13:00etan askaria egingo dute Gizarte Etxean, baita zozketa ere. 16:30ean briska txapelketa hasiko da eta beranduenez ordu horretan eman beharko da izena, zortzi euro ordainduta.
20:00etan parrillada partekatuko dute San Jose harategiari esker eta 21:00etan DJ Goikok jarriko du musika.
Igandean arratsaldeko egitaraua izango dute. 17:00etan patata tortilla lehiaketa hasiko da eta 17:30ean Kike Biguri umoregilearen bakarrizketa. 18:30ean aurkeztuko dituzte tortillak eta 19:30ean banatuko dituzte sariak.
Otsailaren 1ean bi ekintza deituko dituzte. 16:30ean mus txapelketa eta 21:00etan suziriak jaiak agurtzeko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.