Aiaraldeko Kuadrillak esku-hartzea egin du jadanik Izoriako Administrazio Batzarrak auzolanean eraikitako inausketa hondakinak biltzeko gunean edukiontzi berezia jarrita, baina bere ardura handiagoa izango da.
Hain zuzen, eskualdeko udalerri arabarrak batzen dituen erakundeak bere gain hartuko du lagatzen dituzten adarrak txikitzea eta konposta lortzeko prozesua gauzatzea, eta bestelako tratamenduak beharko balira, horiek ere abian jarriko lituzke.
Horrez gain, Kuadrillak bilketa aukerak hobetu nahi ditu sistema elektronikoak ezarrita. Izan ere, gaur egun herritarrak tokiko batzarreko ordezkariekin jarri behar dira harremanetan, baina bestelako bideak bilatuko dituzte azpiegituraren erabilera errazteko. Esaterako, kontrol sistema elektronikoa instalatu nahi dute etorkizunean, sarrera eta irteera automatizatzeko.