Atzo Zuhatzan trafiko istripua izan zuen emakume gaztea Gurutzetako ospitaleko ZIUn dago, konorterik gabe.
Zerbitzu medikuak hurrengo 48 ordutan suspertzen saiatuko dira, izandako lesioen larritasuna ezagutzeko. Izan ere, gertakariaren ostean emakumezkoa autotik atera zen bere kabuz, baina gero inkontziente geratu zen.
Berez, emakumezkoak ez du minik hartu gorputz-adarretan, hau da, hanka edo besoetan, eta airbag sistemak eragindako kolpea izan da arazoa, antza.
Gogoratu beharra dago atzo izan zela ezbeharra Zuhatzan, zaurituaren ibilgailuak poste baten kontra jo zuenean. Helikoptero batek garraiatu behar izan zuen ospitalera.