Arabako Bola-joko Txapelketako finalak jokatuko dira asteburuan Luiaondoko bolatokian. Larunbatean 18:00etatik 20:00etara izango dira tiraketak eta igandean 11:00etatik 12:30etara, eta Aiaraldea Komunikabideak zuzenean emitituko ditu bi saioak, antolatzaileekin elkarlanean. Aiaraldea.eus atarian zein sare sozialen bidez jarraitu ahalko da kirol proba.
Asteburuakoa ez da izango komunikabideak egiten duen gisa honetako lehen ekimena. Iaz ere emititu zuen txapelketako finala, Kexaako bolatokitik:
2024an, aldiz, Euskadiko Bolo Txapelketako finalak emititu zituen Luiaondoko bolatokitik:
Bea Isasi eta Joseba Miras doaz Arabako txapelketako buruan, 594 eta 637 punturekin hurrenez hurren, baina asteburuko tiraketetara itxaron behar da irabazleak eurak edo beste parte hartzaile batzuk izango diren ikusteko.