Babioko Burdin Aroko herri harresitua ezagutzeko aukera emango dute larunbatean, indusketa kanpaina berria hasi dute eta

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 16a

Aurtengo indusketa./ Aranzadi Zientzia Elkartea

Indusketa kanpaina berria abiatu dute eta eremuaren historia azaltzeko bisita proposatu dute aurten ere.

Aiarako Udalak, Izoriako Administrazio Batzarrak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa kanpaina berria antolatu dute Babio mendiko tontorrean, Burdin Aroko herri harresituaren sekretuak ikertzen jarraitzeko. Astelehenean hasi ziren lanean eta hilaren 25era arte luzatuko dira.

Lan horren burua Jon Obaldia historialari izoriarra da eta azaldu duenez, aurtengo helburuak honako hauek dira: "Lehenengo harresiaren erorkinak ikertu eta harresia azaleratzea, eta iaz identifikatutako eraikinen aztarnak mugatu eta ikertu".

Berez, hiru egunetan egindakoa positiboki baloratu du aiararrak eta gogoratu du larunbatean bisita gidatua eskainiko dutela azaltzeko zer eraikin topatu dituzten, aurkitutako objektu arkeologikoak eta Burdin Aroko bizimodua nolakoa zen.

Hitzordua larunbat goizean

Bisita larunbatean bertan egingo dute eta 10:30ean elkartuko dira Babioko tontorrean. Derrigorrezkoa ez bada ere, antolatzaileek eskatu diete interesdunei izena emateko aurretik, taldeak eta horniketa hobeto prestatzeko. Hemen egin daiteke inskripzioa, doako jarduera da.

2'018an hasi ziren inguruak industen eta ikerketa zientifiko sakona egin ez ezik (defentsa sistema ulertzeko, nekropolia bilatzeko...), Obaldiak aparteko garrantzia eman dio topatutako jakintza guztiaren zabalpenari. Horregatik, hain zuzen, urtero horrelako bisita bat deitzen dute, gutxienez.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide