Sutea piztu da Lantenoko mendietan

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 10a

Suhiltzaileen kamioi ugari bertaratu dira egoera bideratzera. / @meteoartziniega

14:10ak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek eta albiste hau idatzi den orduan (20:40ean) lanean jarraitzen dute. Artziniegako igerilekuak desalojatu behar izan dituzte. 

Sutea piztu da gaur arratsaldean Lantenoko Idulbatza mendian. 14:10ak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez.

Langraiz Okako zein Aiaraldeko suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera, Arabako Foru Aldundiko helikopteroarekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Espainiako Gobernuaren hidrohegazkinak ere batu dira itzaltze lanetara, Errioxatik eta Asturiasetik etorritakoak. Bulldozerrak ere baliatzen ari dira, suebakiak ireki eta, modu horretan, sutearen zabalpena are gehiago ekiditeko. 

Albiste hau idatzi den orduan (20:40ean) lanean jarraitzen dute. 

Artziniegako igerilekuak desalojatu dituzte

Sutea berez Aiaran piztu den arren, Artziniega eta Okondoko mugetatik oso gertu jazo da. Horren ondorioz, Artziniegako igerilekuak desalojatu dituzte gaur arratsaldean, prebentzio neurri gisa eta helikoptero eta hegazkinek bertako ura hartzeko aukera izan dezaten. 

Sutea kotrolpean dago dagoeneko. Hemen ikusi daiteke horri buruzko informazioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide