Lantenoko sutea gizakiak eragindakoa dela dio Aldundiak

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 16a

Sutearen osteguneko irudi bat. / @meteoartziniega

Egoera kontrolatua dagoela adierazi du foru erakundeak. Gaur itzaltze lanekin jarraituko dute, helikoptero bat baliatuta. 

Hainbat eguneko gorabeheren ostean, Lantenoko sutea kontrolatua dagoela baieztatu du Arabako Foru Aldundiak. Gaur itzaltze lanekin jarraituko dute. "Helikoptero bat erabiliko dute eta suhiltzaile brigadak ere", azaldu du Aiarako Udalak, "bideak zabaldu dituzte sutea egon den tokietara errezago ailegatzeko. Momentuz, egoerak hobera egin du".

Gauzak hala, Etxaurreneko igerilekuak zabalduko direla ere iragarri du tokiko erakundeak.

Gizakiak eragindakoa

Behin egoera larriena pasata, suak zerk eragin zuen aztertzeari ekingo dio Arabako Foru Aldundiak. Izan ere, erakunde horren hipotesi nagusia da sutea ez zela modu naturalean sortu; gizakiek sortu zutela, alegia. "Ezin duguna zehaztu modu boluntarioan sortua izan den edo ez", azaldu du Iñaki Guturbai diputatuak SER irratian eginiko adierazpenetan. Hala ere, gaineratu du sua erabat itzalita egon arte itxaron beharko dela sua zer "kausa antropikok" eragin zuten jakiteko.

Elkartasun txosna gaur gauean Amurrion

Zorigaiztoko gertakari honek, baina, aukera eman du elkartasun keinuak ere azaleratzeko. Amurrioko Txosna Solidarioko kideek jakinarazi dute Lantenoko Kontzejuari emango diotela gaur biltzen duten diru guztia. Horrez gain, kontu korronte bat ere jarri dute dohaintzak jasotzeko: 2095 4408 54 1095224951 (Kutxabank). "Lagundu Llanteno" jarri behar da kontzeptu moduan. 

Momentuz, suak ez du kalte pertsonalik eragin, hainbat baserri hustu behar izan dituzten arren. Baina ingurumean izan ditu ondorioak. Kalkuluen arabera, 75 eta 100 baso hektarea inguru erre dira orotara.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide