EGUNERAKETA

Lantenoko sutea perimetratu eta egonkortzea lortu dute, baina lana geratzen da guztiz itzaltzeko

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 15a

Lantenon gaur goizean ateratako irudia. / Lantenoko bizilagunak

Oraindik "foko aktiboak" daudela eta "lan nahiko" geratzen dela azaldu du Lantenoko Administrazio Batzarrak. 

Atzoko egoerarekin alderatuta, hoberantz egin du Lantenoko sutearen egoerak. Sua perimetratu eta egonkortzea lortu dute larrialdi zerbitzuek gaur, gau osoan zehar lanean egon ostean.

Aiarako Udaletik jakinarazi dutenez, gaur goizean helikoptero bat egon da lanean, eta gehiago batzea espero dute egunean zehar. Zehaztu dutenez, atzo bost helikoptero eta 70 pertsona egon ziren orotara lanean. "Guztiok ikasi behar dugu esperientzia honetatik eta hemendik aurrera zer behar dugun aurreikusi", adierazi du tokiko erakundeak. 

Lantenoko Administrazio Batzarrak, bere aldetik, ohartarazi du 35 kilometro orduko haizeak espero direla arratsaldeko lauretatik aurrera. "Foko aktiboak daude eta lan nahiko geratzen da egiteko".

"Foko aktiboak daude eta lan nahiko geratzen da egiteko", ohartarazi du Lantenoko Administrazio Batzarrak.

Astelehenean piztu zen sutea Lantenoko Idubaltza mendiko basoan. Hasieran egonkortzea lortu zuten arren, sua berpiztu egin zen ostegun arratsaldean, eta Baso Suteen Arriskuagatiko Plan Bereziaren larrialdi fasearen 0 egoera aktibatu zuen Jaurlaritzak horren ondorioz. 

Amurrioko Elkartasun Txosnako dirua, Lantenora

Zorigaiztoko gertakari honek, baina, aukera eman du elkartasun keinuak ere azaleratzeko. Amurrioko Txosna Solidarioko kideek jakinarazi dute Lantenoko Kontzejuari emango diotela bihar (abuztuak 16) biltzen duten diru guztia. Horrez gain, kontu korronte bat ere jarri dute dohaintzak jasotzeko: 2095 4408 54 1095224951 (Kutxabank). "Lagundu Llanteno" jarri behar da kontzeptu moduan. 

Momentuz, suak ez du kalte pertsonalik eragin, hainbat baserri hustu behar izan dituzten arren. Baina ingurumean izan ditu ondorioak. Kalkuluen arabera, 75 eta 100 baso hektarea inguru erre dira orotara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide