1600 aiaraldear erabakitzeko eskubidearen alde, eskutik oratuta, “etorkizunerako mugarri”

Erredakzioa 2014ko eka. 8a, 20:48

Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Gure esku dago egitasmoak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako giza kateak. Lehenbiziko asmoa 60.000 herritar biltzea bazen, antolatzaileen azken kalkuluek 150.000tik gora pertsonek parte hartu dutela diote.

Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Gure esku dago egitasmoak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako giza kateak. Lehenbiziko asmoa 60.000 herritar biltzea bazen, antolatzaileen azken kalkuluek 150.000tik gora pertsonek parte hartu dutela diote.

 Aiaraldean ez da gutxiagorako izan: hasierako asmoa 1300 pertsona inguru lortzea zen, baina orotara 1600 aiaraldear baino gehiagok parte hartu dutela diote eskualdeko dinamizatzaileek. Amurrio, Laudio, Orozko, Aiara eta Artziniegako busetan 1200 herritar baino gehiago joan dira Ataungo 71, 72 eta 73 kilometroetan, eta horiei autoz joan direnak gehitu behar zaizkio.

 Urduña, Arakaldo eta Arrankudiagako busetan, aldiz, 200 pertsona baino gehiago joan dira, Legazpiko 41. kilometroa betetzera.

Etorkizunerako mugarri”

Durango eta Iruñea batu dituen giza-katea “etorkizunerako mugarritzat” hartu dute Gure esku dago dinamikaren antolatzaileek. “Elkarri eskua eman diogun pertsona ezberdin guztiek gauza bera sentitu dugu gaur: gure esku dagoela etorkizuna”, adierazi dute. Hortaz gain, gaurkoarekin “ezer bukatzen ez dela” azpimarratu dute antolatzaileek. Sortutako dinamika hemendik aurrera “area biziagoa” izango dela aurreratu dute. “Garai berri bat hasi da gure herrian. Horri jarraipena ematea gure esku dago!”.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide