2010/04/21 10:00

Bilboko LUR SOINUAK musika eskolan (kale barria 3) Aiaraldea Bizkaia

SOKAIDE folk talde aiararraren ORTOZIK diska aurkezpena

Izenak dioen bezala, biolina eta trikitrixaren soinuaren nahasketaren emaitza da. Folka oinarri moduan hartuta tendentzia desberdinez osatuta dago euren abesti sorta. Zazpi partaidez osatutako taldea dugu hau (bateria, baxua, kitarra, bibolina, trikia ahotsa eta dantzaria).

Sarri euren lan berrian parte hartu duten kolaboratzaileekin betetzen dute euren zuzenekoa. Sortu berria den arren musikari trebatuak ditugu eta hainbat taldeetan ibilitakoak.

Mendebala  eta folkez blai bezalako lehiaketetako finalista eta irabazle izan eta gero,euren lan berria eskuratu ahal izango duzu, Balea estudiotik atera berria.


Sokaideko partaideak  hauek dira:

  • Naroa Gaintza (ahotsa)
  • Igon Olaguenaga (eskusoinua eta ahotsa)
  • Urko Izquierdo (bibolina)
  • Ander Tejerina (kitarra)
  • Alex Lopez (baxua)
  • Josu Barrenengoa (bateria)


Gonbidatuak:

  • Ibon Koteron (albokak)
  • Argibel Euba eta Iñigo Olazabal (txalaparta eta perkusioak)
  • Ugaitz Olaguenaga (panderoa)
  • Imanol Ubeda (ahotsa)


Argitaratzen du: BabelMusik

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia sokaide Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa Erantzuna | #2

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa