Gaur argitaratu da Aiaraldea Egunkariaren urteko lehen zenbakia

Erredakzioa 2017ko urt. 25a, 21:36
Inprentan dago jada bihar argitaratuko den egunkaria. Argazkia: aiaraldea.eus

Gaur goizetik aurrera egongo dira egunkari aleak eskura, eskualdeko saltoki, taberna eta topaguneetan.

Gaur (urtarrilak 26, osteguna) argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 62. zenbakia, hasi berri den urte honetako lehena.

Ohikoan baino orrialde gehiago izango ditu egunkariak, 24 guztira. Hasi da ikastetxeetako matrikulazio kanpaina, eta hori hizpide duen gehigarria egongo da egunkariaren barruan. Aiaraldeko hezkuntza eskaintza jorratuko du zortzi orriko gehigarri berezi horrek.

Egongo dira baita ohiko edukiak: Azken asteetan eskualdean jazotako albiste esanguratsuenen berri izateko aukera egongo da Herriz herri atalean. Sozioekonomia atalak, aldiz, Kutxabanken bulegoen itxiera izango du ardatz, Ahoztar Zelaietari eginiko elkarrizketa baten bidez.

Orozkon maiatzaren 7an egingo den herri kontsultaren nondik norakoak azalduko dira baita, Jendartean. Kulturan, aldiz, Korrikaren 20. edizioak Aiaraldean eginiko ibilbidea errepasatu ahalko du irakurleak. Nerea Sanchez pilota epaileari eginiko elkarrizketa izango da nagusi Kirola atalean. Kontrazalean, aldiz, Pandemia taldeko bi kideri eginiko elkarrizketa irakurri ahal izango da.  

Eskualdeko sei natura argazkilariren lanak ikusgai  
Bi orriko erreportaje berezi bat ere izango du egunkariak. Sei argazkilarik eskualdeko naturari eginiko argazkiak ikusi ahal izango dira bertan.

Kolaboratzaile ugari
Ohikoan bezala, kolaboratzaile ugarik hartu du parte egunkariaren sorkuntza prozesuan. Txutxi Ariznabarreta, Txani Rodriguez, Haizea Ginea, Eneko Gastaka eta Ainhoa Comas arduratu dira iritzi zutabeak idazteaz. Txetxu Urkijok zinema-proposamena egin du eta Jabi Isasik komikia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide