3.868,75 euro. Hori da errefuxiatuen aldeko arropa eta manta bilketarako taldeak eskualdeko herritarrengandik jaso duen diru-kopurua. Diru horrekin posible izango dute iragan asteko asteburuan jasotako arropa eta mantak Lesbosera eramatea, Bartzelonako portutik ontzi batean bidalita gaur bertan.
Tubos Reunidoseko langileek 1.000 euro baino gehiago jarri dituzte
Ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dute Tubos Reunidoseko langileek 1.000 euro baino gehiago eman dituztela. Elkartasun kanpaina batean bildu zuten langileek diru hori, fabrikako bi beharginen aurkako epaiketa zela eta. Langileak absolbitu zituztenez, soberan geratu zitzaien diru hori, eta errefuxiatuen alde ematea erabaki dute orain.
Aiaraldeko hainbat txokotan jarri dituzten itsulapikoetan jaso dute gainontzeko dirua ekimenaren sustatzaileek. Kontu korrontea ere baliatu dute.
Pronokal fundazioari emango diote soberan geratuko zaien dirua. Egitasmoaren antolatzaileak pozik azaldu dira diru-bilketak izan duen harrerarekin.
Arropa eta manta bilketari buruzko bideo-erreportajea: