Hainbat zita egongo dira bihar eskualdean, Agate Deunaren bezpera dela eta

Erredakzioa 2017ko ots. 3a, 13:43

Aiarako zenbait bizilaguna etxez etxe kantari, artxiboko irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

Eskualdeko herri ia guztietan egingo dituzte kalejira musikatuak.

Bihar (urtarrilak 4) izango da Agate Deunaren bezpera. Tradizioari jarraiki, eskualdeko hainbat herri eta auzotako bizilagunak aterako dira kalera, makilen kolpeen erritmora etxez etxe oles egitera.

Eskoletan, gaur
Bihar jai-eguna denez, gaur atera dira abestera eskualdeko ikasle eta irakasleak, goizean zehar. Klasean entseatutako abestiak plazaratu dituzte.

Arrankudiaga-Zollon
Musika Eskolak egin du deia Arrankudiaga-Zolloko kale eta auzoetatik abestera irteteko. 16:00etan abiatuko dira, Herriko Plazatik.

Aiaran
Aiarako herri askotan dago errotua Santa Ageda bezperan etxez etxe joatearen ohitura. Lantenon eta Zuhatzan larunbatean aterako dira. Lantenoko eskoletan 9:00etan jarri dute zita, gosaltzeko.

Laudion
Laudion talde bat baino gehiago aterako dira abestera. Arloteek larunbat osoa igaroko dute abesten. 11.30etan hasiko dira Goienurin, eta 20:30etan amaituko dute Zumalakarregi kalean. 17:30etan ikastolako ikasle eta guraso talde bat abiatuko da Basalarrinatik. Askaria egingo dute gero, 19:OOetan, Basalarrinan bertan.



Artziniegan
Egun osoko egitaraua prestatu dute baita Artziniegan. 11:00etan frontoitik abiatuko dira kotxez, inguruko herrietatik (Mendieta, Santa Koloma, Erretes Tudela, Gordeliz, Benta eta Soxoguti) abesteko. Arratsaldeko zazpietan, aldiz, frontoian geratuko dira berriz, Artziniegako kaleetan barrena aritzeko. Umeentzako tailerrak eta txokolatada ere egingo dituzte.

Urduñan
Oilarrak taldeko kideak arituko dira Urduñan makila eskuan dutela abesten. 19:00etan hasiko dira eta ondorengo ibilbidea egingo dute: Licenciado Poza, Nafarroa, Otxomaio, Gernika plaza, Juan de Garay auzoa eta Mikel Deuna.

Orozkon
Agate Deuna abesbatza arduratuko da Orozkoko auzoak girotzeaz. Bi kalejira egingo dituzte: 9:30etan bata eta 16:00etan bestea. Biak ala biak Zubiaur Plazatik abiatuko dira.

Kintoen kalejirak
Kintoak ere aterako dira abestera. Amurriokoak Aiarara joango dira, herriz herri eta etxez etxe dirua eskatzeko. Urduñakoak, aldiz, 8:00etan abiatuko dira. Arrastariako herrietatik arituko dira, hirira itzultzeko gero.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide