Aiarako Kuadrillak lortu du hondakin organikoaren bilketa handitzea % 44an. Horretarako edukiontzi gehiago jarri zituzten eta informazio kanpaina gauzatu zuten. Laster bilketarako 50 puntu egongo dira ekimenean parte hartzen duten 2.500 familientzat.
Horrez gain, 71 establezimendu eta kuadrillako ikastetxeak batu dira egitasmora. Edonor atxikitu daiteke oraindik eta horretarako udal bulegoetara jo behar du.