Burubio, AlFREEdo eta kultur aniztasuna protagonista gaur Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2017ko ots. 8a, 22:23
Inprentan dago jada egunkaria. Argazkia: aiaraldea.eus

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 63. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat gai jorratuko ditu 16 orritan.

Kultur aniztasuna izango da protagonista erreportaje nagusian. Lamuza Ikastetxean ematen den egoera jorratuko du testuak.

Alfredo Remirezi eginiko elkarrizketa eta Urduñako osinaren historiari buruzko artikuluek osatuko dute Jendartea atala. Kultura atalean Burubio izango da protagonista, urtebeteko ibilbidea egin baitu Amurrioko kultur elkarteak. Kirolean, aldiz, atletismo egokitua praktikatzen duen Olaia Gurrutxagari  eginiko elkarrizketa egongo da. Bigarren postua lortu du berak Espainiako Txapelketan, hirugarren urtez jarraian.

Kontrazalean Angel Ortiz Zubiaga izango da protagonista. Berakatz zozpazko kroketak egiteko sortu duen aparailuaren nondik norakoak azaldu ditu sukaldari aiararrak.

Ohikoan bezala, kolaboratzaile ugarik hartu dute parte egunkariaren erredakzioan. Norberto Aldaiturriaga, Asier Amondo, Patxi Iturregi eta Lucia Menoyo arduratu dira iritzi zutabeak idazteaz. Urtzi Odriozolak, bere aldetik, bideo-jokoen atala prestatu du. Aimar Gutierrez arduratu da kontrazaleko komikia egiteaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide