Istripua izan zuen auto batek atzo Urduñan. Ibilgailua aldapa batetik erori zen, ondorioz, barruan harrapatuta geratu zen kotxean zioan emakumea. Gidariak ihes egin zuen emakumea barnean utzita. 6 ordu eta gero agertu zen Laudioko ertzain-etxean.
Ertzaintzak gidaria salatu du sorospen-eginbeharra ez betetzeagatik eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzita. Poliziek epaileen esku utzi dute auzia.
Suhiltzaileek atera zuten emakumea ibilgailutik eta Galdakaoko ospitalera eraman zuen gero anbulantziak, nahiz eta larri ez egon.