Laudioko Aldai plaza Saharako Errepublika Demokratikoaren islada izatea izango du helburu Etawaasol elkarteak. GDEMIZIK presoei elkartasuna adieraziko diete ekimenean, 11:30ean egingo dute kontzentrazioa.
Goizean zehar, ordea, ekitaldi gehiago egongo dira. Horien artean daude musika emanaldiak, te dastaketa edota henna tailerra.