Arabarrek 4 eguneko zubia izango dute Aiaraldean eta bizkaitarrek 3, San Inazio uztailean izango baita, baina batzuek zein besteek eskura izango dute hainbat kultura eta kirol jardueratan parte hartzeko.
Aiaran San Prudentzio Jaiak
Atzo abiatu zituzten ospakizunak pregoiarekin eta gaur dantzatzeko parada emango dute Patxi eta Konpainia erromeriarekin, Basajaun eta Atzekabe taldeekin eta DJekin.
Bihar umeek Xaiborren emanaldia izango dute eta helduek Deiedra eta Sukar taldeenak. Igandean duatloia izango da ekintzarik jendetsuena.
Egitarau osoa hemen.
San Jose
Amurrioko San Jose auzunean bihar egingo du eztanda jaiak, eta ez edonola, gainera. Izan ere, Def Con Dos talde madrildarrak joko du. Hala ere, kirola (futbola aretoa, txirrindularitza...) eta adinekoen zein haurrentzako ekintzak antolatu dituzte. Astelehenean bukatuko dira.
Egitarau oso ikusgai.
Pilotakaz Pilotakada
Hego Uribeko Etxerat elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du euskal preso eta errefuxiatu politikoen eskubideak aldarrikatzeko Arrnkudiaga-Zollon.
Horretarako pilota partidak egongo dira goizean, gero ekitaldia, bazkaria, bertsoak eta eguna amaitzeko kontzertua Itziarren Semeak eta Enkore taldeekin.
San Prudentzio
Laudion igandean ekingo diote San Prudentzio ospatzeari ohitura jarraiki. Horretarako barraskiloak jango dituzte plazan 12:30ean
Gorbeiara txangoa eta agroekologia azoka
Ekintza lasaiagoak eta ingurumenari lotuta nahiago dituztenek bi aukera izango dituzte. Alde batetik, Gorbeia bisitatzeko bi txango egingo dituzte ondare kulturala ezagutzeko Baranbiotik. Bestetik, Agroekologia Azoka egingo dute Urduñan bihar goizean.
Jardunaldi antikapitalistak
Bestalde, asteburuan hitzaldiek eta kontzertuek jarraituko dute Laudioko Gaztetxean Jardunaldi Antikapitalistak direla medio.
Euskadiko Trial Txapelketa
Amurrion Euskadiko Trial Txapelketa lehiatuko da San Roke auzoan 09:30etatik aurrera eta motorzaleek zirkuitua inguratzeko parada izango dute.