Iragan astean egin zen LABen IX. Biltzar Nagusia. Datozen urteetan garatuko diren ildo eta estrategiak onartu eta sindikatuaren arduradun berriak izendatu ziren bertan. Garbiñe Aranburuk ordezkatu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusi gisa.
Izaskun Garcia Bordagarai, aldiz, Antolakuntza Idazkaria izango da. Orain arte LABen Zeharlerroetako Politiken Arduraduna izan da sindikalista amurrioarra.
Eskualdeko Idazkaria
Aiaraldean ere hainbat antolakuntza aldaketa egingo ditu sindikatuak. Hemendik aurrera Lukas Pasandin Sanchez orozkoarra izango da sindikatuaren Eskualdeko Idazkaria.