Sinadura bilketa hasi du ASASAMek, buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako egoitza baliabideen beharra aldarrikatzeko

Erredakzioa 2017ko eka. 18a, 09:00
Laudion egon ziren atzo sinadurak biltzen. / aiaraldea.eus

500 sinadura bildu dituzte orain arte.

Sinadurak biltzeari ekin dio ASASAMek, aldarrikatzeko Aiaraldean egoitza-baliabideak behar direla buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako. Herritar horiek “babesgabetasun-egoera” batean daudela salatu dute elkarteko kideek. Azaldu dute behartuta daudela euren “ohiko ingurunetik” mugitu eta  Gasteizera “euren nahiaren kontra” joatera, “etxeko laguntza handiagoa” behar dutenean, eta nabarmendu dute hori ez dela “bat ere komenigarria” gaixotasunak tratatzeko.

Aiarako Kuadrillako udal guztiei eta Arabako Foru Aldundiari helarazi diete aldarrikapena. Azpimarratu dute eskatzen dutena ez dela “apeta" hutsa, “benetan garrantzitsua eta funtsezkoa da edozein pertsonari gizarteratzen laguntzeko, buruko gaixotasunen bat izan ala ez. Gainera, aurrerago gutako edozein egon daiteke egoera horretan”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide