Sari eta kategoria berriekin dator "Udari klik" postal lehiaketa

Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 08:30

5 kategoria izango ditu aurtengo edizioak: Aiaraldea, bidaiak, umorea, gif-ak eta marrazkiak. Partaide guztien artean asteburuko bidaia zozketatuko da.

 
 
Ekainaren 21etik irailaren 21era egongo da “Udari klik” postalen lehiaketan parte hartzeko aukera. Aiaraldea hedabideak urtero antolatzen du egitasmoa, herritarren artean euskara, multimedia eta parte hartzea sustatze aldera. 
 
Aurten, gainera, berrikuntzaz beterik dator ekimena. Izan ere, haurrek kategoria propioa izango dute: marrazkiena. Hala, bost modalitate egongo dira: Aiaraldeakoa (eskualdeko argazkiak), bidaiena (Eskualdetik kanpoko argazki-postalak), umorea, gif-ak (timelapseak, boomerangak...) eta marrazkiena. 
 
Europara bidai baten zozketa
Partaide guztien artean asteburuko egonaldia zozketatuko da, Paris, Londres, Amsterdam, Erroma edo Bruselas ezagutzeko aukera, hain zuzen. 
 
Lehiaketak gune berezia izango du aiaraldea.eus atarian. Lanak bidaltzeko modu asko daude: webgunera igotzea edukia, sare sozialetan (Facebooken, Twitterren eta Instagramen) “#Udariklik” traola eta @aiaraldea aipatzea, edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera bidaltzea, kasu. 
 
Irailaren 25ean jakinaraziko dira irabazleak. Epaimahaia Txemi Llano argazkilariak, Txani Rodrigez idazleak eta Lucia Menoyo Aiaraldea hedabideko kideak osatuko dute.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide