Bihar protesta egingo dute Osasun Saileko Bulegoaren aurrean eskola jantoki ekologikoa aldarrikatzeko

Erredakzioa 2017ko eka. 21a, 10:30
Urduñan eginiko mobilizazioaren irudia. / Urduñako Udala

Laudion elkartuko dira 12:00etan Urduñako Eskola Publikoko gurasoak eskatzeko berriro Eusko Jaurlaritzak baimena eman diezaien jantoki ekologikoa irekitzeko.

Laudioko Viña Vieja plazan batuko dira bihar protesta egiteko eta prentsaurrekoa eskaintzeko. Urduñako Eskola Publikoko gurasoek salatu nahi dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek utziko dutela ikastetxea jantoki ekologikoa ezagutu gabe, nahiz eta proiektua abiatu zenean haur hezkuntzan zeuden.

Sukaldea da arazoa
Gurasoek jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren bileraren zain daudela oraindik eta, antza, uztailaren 6an izango dela.

Dena den, salatu dute erakundearen aldetik mezu positiboak jaso arren, oztopoa dagoela sukaldearen tamainan. Hori dela medio, gurasoek adierazi dute araudiak lanerako gelak, espazioak eta eremuak aipatzen dituela, baina inondik ere ez duela jasotzen sukaldearen metro karratuen kopurua.

Horregatik, Osasun Sailari eskatu diote Urduñako proiektuarekin beste batzuekin baino zorrotzagoa ez izatea.

Irailean abian
Gurasoek nabarmendu dute ez dutela gehiago itxaron nahi eta hurrengo ikasturtean, hau da, irailean, gauzatu nahi dutela eskolako jantoki ekologikoaren egitasmoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide