Eskualdeko Podemos/Ahal Dugu alderdiko zirkuluek oharra plazaratu dute adierazteko ez daudela ados erakundearen Berme Batzordeak hartutako erabakiarekin. Izan ere, Arabako 4 batzarkide botatzea ebatzi du organoak.
Laudio eta Amurrioko zirkulue ebazpenaren kontrako jarrera hartu dute eta Dani Trujillano zein gainerako kanporatuak babestu dituzte aho batez.
Gauzak horrela, zirkuluek nabarmendu dute Dani Trujillanok euren esku utzi zuela batzarkide izateko aukera eta biek eskatu diotela postuan jarraitzeko. Zentzu berean, azpimarratu dute amurrioarrak programa politikoaren irizpideak jarraitu dituela beti.