Enpresako zuzendaritzak nabarmendu du eskaria ez dela bertan behera geratu, baina horren produkzioa gelditu behar izan dutela, oztopo burokratikoak gainditu arte.
Tubacexeko arduradunek azaldu dute garestiegia dela ekoiztea hodiak biltegian egoteko, eta prozedura burokratikoagatik, ezin dutela ekainean eta uztailean egindakoa bidali.
Zuzendaritzako ordezkariek azpimarratu dute eskaria nahi duela NIOC Irango enpresak, eta eragozpenak konpondu bezain laster igorriko dituztela tutuak.
Ez da diru arazoa
Zuzendaritzak ezohiko bilera deitu zuen pasa den astean ezustekoaren berri emateko. CCOOk adierazi du sindikatuek galdetu zutela bezeroak finantza zailtasunak ote dituen. Tubacexeko arduradunek erantzun zuten ezetz, dirua ez dela arazoa.
Langileen oporretan aldaketak
CCOOk gogor kritikatu du zuzendaritzaren jarrera, izan ere, aldaketek eragina iznago dute Laudioko eta Amurrioko hainbat langileren oporretan.
Sindikatuak argudiatu du sinisteko zaila dela Tubacex enpresako arduradunek aurretik ez betetzea prozedura burokratiko guztiak, are gehiago hain garrantzitsua den eskari baten kasuan.
Hori ez ezik, CCOOk gaineratu du, nahiz eta aurretik jakin, enpresak azkenengo unea heldu arteitxaron duela horri guztiari buruzko informazioa emateko eta zuzenketak egiteko ekoizpen egutegian.
Sindikatuak aipatu du zenbait langileren oporrak aldatu beharko dituztela eta, beti bezala, beharginak direla kaltetuak.
Abuztuan beste bilera bat
Tubacexeko arduradunek espero dute zailtasunak gainditzea abuztuan bertan eta hilaren 28an berriro elkartuko dira sindikatuekin.