Hilean Bariku Bat talde orozkoarrak egin du Aiaraldeko Independentzia Eguneko abestia. Independentzia Eguna ospatuko du Ernai Aiaraldeak Urduñan urriaren 14an. Ekimen ugari egin ditu gazte antolakundeak eskualdean azken asteetan, Kataluniako erreferendumaren testuinguruan.
Egun osoko egitaraua prestatu dute. Tokiko produktuen azoka eta hitzaldia egongo dira goizean, eta mobilizazioa eta kontzertuak iluntzean, besteak beste. Izate Faltsua eta Gozategi taldeek joko dute.
