Gaur arratsaldean eman zaio hasiera Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren ekimen berriari. Arakaldo eta Arrankudiaga-Zolloko herritarrek egingo dute lehen txanpa. Astebetez egongo dira bi herrietako ahobizi eta belarriprestak euskaraz bizitzen. Arakaldon 24 parte hartzaile batu dira ekimenera, azken unean jende gehiago animatu daitekeen arren. Arrankudiaga-Zollon, aldiz, 61 belarriprest eta 153 ahobizi inskribitu dira.
Izen-ematea, zabalik
Gaurtik abenduaren 3ra arte luzatuko da ekimena. Hurrengo astean (azaroaren 10etik 17ra) Laudio, Orozko eta Okondoren txanda izango da. Amurrio, Aiara eta Artziniegak hartuko dute lekukoa gero, eta Urduña ondoren, hirian ospatuko baita Euskararen Egun bateratua.
946 belarriprest eta 1722 ahobizi atxikitu dira dagoeneko ekimenera, baina askoz gehiago animatzea espero da. Izan ere, 6.000 lagun batzea da asmoa.
Hemen klikatuta eman daiteke izena.