Aiaraldeko "Euskararen eguna" iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Urduña

Ehunka aiaraldear elkartu dira Urduñan euskararen nazioarteko eguna ospatzeko. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren deialdiari jarraiki, Ahobizi eta Belarripresten topagune bilakatu da hiria. Jende andana batu da zutabeetan, kalejiran zein bazkarian.


Argazkiak: Alain Rosa, Arkaitz Quincoces, Izar Mendiguren eta Gartzen Garaio.

»» Ikusi argazki guztiak (171)

Kandelekin argitu dute Euskararen nazioarteko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Mendiguren   Euskara  Amurrio

Hainbat herritan izan ziren atzo euskararen nazioarteko eguneko ospakizunak. Amurrion, esaterako, Juan Urrutia plazan elkartu ziren zenbait herritar. Txokolate jana eta "euskara argitan" ekitaldia egin zuten, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Ehunka Ahobizi eta Belarripresten topagune bihurtu da Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara  Aiaraldea

Eskualdeko 4.500 Ahobizi eta Belarripresten topaleku bihurtu da Urduña. Azaroaren 3an eman zioten hasiera erronkari, eta astebeteko txandak egin dituzte euskaraz bizitzeko konpromisoari helduz herrika. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren deialdiari jarraiki, egun osoko egitaraua antolatu dute Urduñan.

2017-12-03 14:39

Giro ederrean ospatu dute Euskararen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Artziniega

Euskararen nazioarteko egunaren atarian, makina bat ekintza egin dituzte Artziniegan: musikarien kalejira eta herri bazkaria, besteak beste. Eguraldia ez, baina giro ederra izan dute.


Argazkilariak: Uxue Tome eta Unai Gotxi.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Euskararen eguna dela-eta, ekitaldiz josi da Amurrio

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Mendiguren   Euskara  Amurrio

Euskararen eguna ospatzeko ekitaldi andana antolatu zituen atzo Amurrioko Udalak. Ikasleek, esaterako, literatura irakurraldia egin zuten goizean. Arratsaldeko ekitaldiak frontoian gauzatu zituzten. Bertan izan ziren, besteak beste, umeentzako disko-festa eta jolas parkea. Iluntzean, aldiz, Nafarroa Kantu Taldearekin aritu ziren herriko txokoak girotzen.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Geratzeko etorri dira ahobizi eta belarriprestak eskualdera

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Euskara  Aiaraldea

Geratzeko etorri dira ahobizi eta belarriprestak eskualdera

Igandean -abenduak 3- bukatuko da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak azaroa hasieran abian jarritako kanpaina. Urduñan izango da amaiera-jaia. Ekimenaren antolatzaileen positiboki baloratu dute erronkak izan duen harrera, 4.500 aiaraldear animatu baitira astebetez euskaraz bizitzera.