Amurrioko eta Laudioko gazteek laburmetraien bidez plazaratu dituzte jarrera matxistak salatzeko eta ahalduntzeko lanak. Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko sortu dituzte ikus-entzunezkoak. Guztira, 176 lan aurkeztu dira Euskal Herriko egitasmora. Aiaraldean ere izan du oihartzuna proiektuak, eskualdeko txapelketa antolatu baitute udalek.
Ostiralean izango da Aiarako ekimenaren sari banaketa Artziniegan. Hemen daude ikusgai bideo guztiak: