[ZUZENEKO JARRAIPENA] Emakumeenganako indarkeriaren aurkako aldarriek hartuko dituzte gaur eskualdeko plazak

Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 09:02

Indarkeria matxistaren aurkako aldarriek hartuko dituzte gaur eskualdeko kaleak. Aiaraldea Gaur hedabidea egunaren zuzeneko jarraipena egiten ari da.

2017ko aza. 26a, 16:22

Dozenaka lagunek parte hartu dute Laudioko kaleak zeharkatu dituen manifestazioan

2017ko aza. 25a, 18:34

Lagun ugari batu dira Artziniegako II. Berdinkrosean

2017ko aza. 25a, 14:43

Laudion, Orozkon, Okondon eta Urduñan ere elkartaratzeak egin dituzte emakumeen kontrako indarkeriaren aurka.

2017ko aza. 25a, 14:42

Orozkoko elkartaratzean Amagoia Elezkano, indarkeria matxistak eraildako orozkoarra, izan dute gogoan.

2017ko aza. 25a, 14:39

Jende ugari elkartu da Amurrion burututako kontzentran

2017ko aza. 25a, 12:43

Indarkeria matxistak eraildakoak gogoan ekin dio egunari Otsemeak taldeak

2017ko aza. 24a, 20:36

Aiaraldeko Beldur Barik lehiaketaren sariak banatu zituzten atzo Artziniegan.

2017ko aza. 24a, 20:36

"Indarkeria matxistarik ez" leloa josi du emakume talde batek Laudioko Latiorro auzoko eskaileretan.

2017ko aza. 24a, 20:23

Otsati elkarteak argazki erakusketa atondu du indarkeria matxistaren aurpegiak bistaratzeko. Artziniegako taberna eta gune publikoetan ikusi daitezke irudiak.

2017ko aza. 24a, 20:22

Hezkidetza tailerrak egin zituzten atzo Otsemeak taldeko kideek Zaraobe Institutuan.

2017ko aza. 24a, 20:22

Laudioko Etxe Feministaren sustatzaileek "-3" kanpaina egin dute, hiru erahilketa matxista egon direlako aurten Euskal Herrian.

2017ko aza. 24a, 20:22

Onintza Enbeitak hitzaldia eskaini zuen atzo Arakaldon, "Pertsonaletik politikora".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide