Erabakitzeko eskubidearen hurrengo geltokia, Aiaraldea

Aitor Burgoa 2017ko abe. 17a, 11:02

Laudioko, Amurrioko, Artziniegako, Aiarako eta Okondoko udalerriko Gure Esku Dago plataformako bozeramaileek agerpena egin zuten atzo.

Laudioko Kasinoan berretsi zuten maiatzaren 6an deituko dituztela 30.000 aiaraldear erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketan parte har dezaten. Arakaldo ere batuko da ekimenera.

 

Herri galdeketari ekiteko langa jarri zuten antolatzaileek eta soberan bete dute. Izan ere, balizko parte hartzaileen %10aren babesa eskuratu nahi zuten sinadura bidez eta, azkenean, hurrengoak izan dira kopuruak:

  • Aiara %32
  • Amurrio %16
  • Artziniega %10
  • Laudio %13
  • Okondo %21
  • Aiara bailaran %15

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide