Hainbat egun iraun behar zuela iragarri arren, goiz bakarrean bukatu dute 50 gazteren aurkako epaiketa Alcalá de Henaresen.
Berez, 2015eko prozesuan auziperatuek azaldu dute "herri harresia" simulatu zutela elkartasuna adierazteko aurreko egunean atxilotutako Segiko militanteei. Publikoan zeuden gazteek, ordea, adierazi dute ez zutela ezer berezirik egin.
AVTko abokatu batek eta bi poliziek ere lekukotzak eman dituzte. Lehenengoak esan du publikoak zarata ugari egin zuela eta poliziek, aldiz, tirabira txikiak egon eta gero, bere kabuz joan zirela aretotik gazteak, Angela Murillo epaileak gela hustea agindu baitzuen.
Gazta Danbada
Epaitu dituzten gertakariak Entzutegi Nazionalean jazo ziren 2015ean. Egun horretan zenbait gazte akusatuen aulkian eseri behar izan zen Urduñako Gazte Danbadan 2013an Xabier López Peña euskal preso politikoaren heriotza salatzeagatik. Horren ondorioz, terrorismoa goratzea leporatu zieten.