Equo-Berdeak alderdiaren ustez, Espainiako Gobernua lasaitasun gehiegi erakusten ari da Markixana eta Basaurbeko araztegien eraikuntza proiektua onartzeko eta, horregatik, Kongresuaren Mahaiaren bitartez galdera bideratu dio.
Elkarrekin Podemos koalizioan dagoen taldeak azaldu du Espainiako Gobernuaren onarpen ezaren ondorioz atzeratzen ari dela lur desjabetzen prozesua.
Equoren ustez, ikerketek erakutsi dute Euskadiko puntu beltza, isurketei dagokienez, Araba dela; Laudio, Amurrio eta Agurain, hain zuzen.