Maiatzaren 13an egin ziren Amurrioko Gaztetxean Arabako Gazte Feministon I. Topaketak, Arabako neska gazte hainbat talderen arteko elkar ezagutza eta saretze espazio gisa.
Antolatzaileek oso positiboki baloratu zuten orduko esperientzia eta bertatik tiraka jarraikortasuna eman nahi diote proiektuari Zuiako Gaztetxean otsailaren 17an antolatuko dituzten topaketen bigarren edizioan.
Korapiloak askatuz
Iazko haria jarraituz bi korapilo nagusi askatzeko erronkari helduko diote eta horretarako egun osoko egitarau oparoa jarriko dute abian. Alde batetik, erasoen aurrean kolektiboki eman beharreko erantzunaz eztabaidatuko dute, hainbat esperientzia mahai-gaineratuz eta erantzun moldeak komunean jarriz. Bestetik, neska gazte taldeek garatu beharreko diskurtsoa zehazten ahaleginduko dira.
Topatu.eus gazte proiektu komunikatiboak erreportaje batean bildu zituen Amurrioko iazko topaketek emandakoak: