Atzo lapurreta baten berri izan ostean Arrankudiagan, Ertzaintzak bi gizonezkorengana jo zuen herriko tren geltokiaren inguruetan. Poliziak jakinarazi du ez zutela baliozko dokumentaziorik eta Laudioko Ertzain-etxera eraman zituztela identifikatzeko. Bertan, ziurtatu zuten lapurretan parte hartu zutela biek eta, ondorioz, atxilotu zituzten.
Lapurreta gehiago
Orain, polizia ikertzen ari da akusatuek harremana duten eskualdean azkenaldian gertatutako zenbait lapurretekin. Izan ere, atzo arratsaldez bi gehiago jazo ziren Amurrion eta Laudion. Batean atzeko atea baliatu zuten etxean sartzeko eta bestean leiho bat apurtu zuten.
Horrez gain, antzeko delituak egin dituzte azken asteotan Aiaraldean.
Epaitegira
Ertzaintzak jakinarazi du ikerketa horiek bukatu bezain laster epailearen esku utziko dituztela akusatuak.