Elkarretaratzeak egin dituzte eskualdeko hainbat ikastetxetan Julen Ibarrola gazte amurrioarraren kasua salatzeko. Zaraobe Institutuko, Aresketa Ikastolako, Laudio Ikastolako, Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxeko eta Laudio Institututuko ikasleak mobilizatu dira.
Beste hainbat ekimen egingo dira aste honetan. Bihar -otsailak 8- auto-karabana egingo dute Amurrion, 19:00etan Telefonicako eraikinetik abiatuta. Ostiralean, aldiz, mobilizazio-kazerolada egingo dute herriko kaleetatik, ordu berean Juan Urrutia plazatik abiatuta.