Amurrioko beste gazte batek, Julen Ibarrolak, Entzutegi Nazionaleko eskutitza jaso du urtebetez espetxeratzeko, terrorismoa goratzeagatik zigortu ostean.
Alfredo Remirezen kasuan bezala, akusazioak adierazpen askatasunari lotutako delituarekin dauka harremana. Hain zuzen ere, errotulatzailea baliatuta, pintaketa egiteagatik.
Bihar agerraldia egingo dute 12:30ean Amurrioko San Anton plazan, Julen Ibarrola babesteko eta antolatutako dituzten mobilizazioen berri emateko.
Azken urteotan, gazteek, errepresioak eta adierazpen askatasunak maiz talka egin dute Amurrion eta eskualdean, oro har. Izan ere, Alfredo Remirez @erreharria txiolari eta ekintzailearen espetxeratzea ez ezik, atxiloketa eta epaiketa gehiago ere egon dira eskualdean.
Besteak beste, Araña operazioaren barruan beste gazte bat atxilotu zuen Guardia Zibilak Amurrion, baita Galder Barbado ere, pankarta bat margotzea leporatuta. Laudion ere antzeko egoera eman zen bi gazterekin, azkenean absolbitu zituzten arren: