Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 82. zenbakia. Hainbat gai potolo jorratuko dira bertan. Julen Ibarrolaren espetxeratzea izango da horietako bat. Gazte amurrioarrari eginiko elkarrizketa eta kasuari buruzko analisia jasoko ditu paperezko edizioak.
Urduñako adingabeen zentroa dela eta sortutako eztabaidei ere helduko die agerkariak, luze eta zabal jorratuko baitu gai hori, lau orritan.
Handia filma etalonatu duen Natxo Sainz De La Fuenteri eta Vicente Contreras eski irakasleari eginiko elkarrizketak ere topatu ahal izango ditu irakurleak, beste hainbat edukirekin batera.