Larunbatean aurkeztu zen Aiarabike Trek Electroalavesa txirrindulari taldea Lezamako Bideko jatetxean.
Duela urtebete sortu zen taldea, eta indarberriturik hasiko du denboraldi berria. “Txirrindulari gehiago batu zaizkigu, eta anbizio gehiago ditugu horregatik”, azaldu dute Electro Bike Alavesako bozeramaileek. Datorren larunbatean -otsailak 24- izango dute lehenengo erronka, Zumaiako Lehendakari Torneoan. Hortaz gain, hainbat biretan ere parte hartuko dute, Montluçonen -Frantzia- maiatzean, besteak beste.
Elite mailako hiru txirrindulari ditu taldeak: Aitor Rey -Laudio-, Xabier Ortuzar -Gernika- eta Cristian Plagaro -Sestao-. 23 urtetik beherakoen kategorian, aldiz, 13 kirolari daude: Enrique Garcia -Burgos-, Yerai Valdivia -Gasteiz-, Oihan Larreina -Gasteiz-, Ivan Alonso -Legutio-, Angel Coterillo -Kantabria-, Julen Solaun -Laudio-, Aingeru Mtz. De Albeniz -Agurain-, Fran Miranda -Aranda de Duero-, Aner Moreno -Amurrio-, Oier Aldama -Amurrio-, Endika Lazaro -Burgos-, Rodrigo Alvarez -Burgos- eta Alvaro Garcia -Valentzia-.
Hortaz gain, taldearen beste alorretan arituko diren pertsonak aurkeztu zituzten ere larunbateko ekitaldian: Iñigo Urtaran -Kirol zuzendaria-, Iñaki Llano -Presidentea eta kirol-laguntzailea-, Ivan Sanchez -Kirol-laguntzailea-, Maider Mayoral -Fisioterapeuta-, Koke Santamaria -Kirol-laguntzailea-, Joseba Garcia -Mekaniko-biomekanikoa- eta Monica G. Encinillas -Komunikazio arduraduna-.
Aiarabike, Electroalavesa eta Trek enpresak dira proiektuaren babesleak. I-SAI, SALTO eta Spiuken sponsorrak ditu taldeak, eta Kirolarabaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Laudioko Udalaren finantziazioa eta Infisport, Tm Grupo Inmobiliario eta Bidekoren laguntza jasotzen ditu.