Jaurlaritzak jakinarazi du fronte hotza sartuko dela EAEn eta elur kota 0 eta 100 metro artean egon daitekeela. Hala ere, prezipitazio txikiak aurreikusi dituzte.
Biharko arrisku bakarra ez da hori izango. Izan ere, Abisu Horia indarrean mantenduko da 06:00etatik 22:00ak arte, haizeguneetan 80 kilometro orduko abiadura har dezake aireak eta.
Hemen 112 zerbitzuak plazaratu dituen oharrak, aintzat hartzeko iragarpen eta aholkuekin:

#AlertaLaranja #elurra
— Euskalmet (@Euskalmet) 2018(e)ko otsailak 27
Asteazkenean fronte beroa iristen denean aire masa oso hotza izango dugu lurrazalean eta aire masa horiek ondo nahastu bitartean elurra oso maila baxuetan egitea espero dugu. pic.twitter.com/oNSCKLyEjU
