Ertzaintzak jakinarazi du trafiko arazo gehiegi daudela guztien berri emateko eta onena dela autoa ez hartzea, elurra ez ezik, izotza ere badago eta. AP-68 errepidea moztuta egon da Aretan istripu baten ondorioz ia 12:00ak arte.
GOGORATZEN DUGU: #Ap68 IREKITA norantza bietan. #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 28
RECORDAMOS:: #Ap68 ABIERTA en ambos sentidos. #Elurra #Trafikoa
Horrez gain, beste istripu bat gertatu da Laudion A-2522 errepidean, ibilgailu batek beste bat jo duelako 06:15ean.
Bada ez bada ere, goizeko lehen orduetan Ertzaintzak Luiaondoko saihesbideko trafikoa bideratu du herritik, ezbeharrak ekiditeko.
Poliziak zabaldu du autoa hartuz gero, beharrezkoa dela bide ertzera mugitzea larrialdiko zerbitzuei lehentasuna emateko.
Trafikoa oso motela da eskualdeko errepide sarean, eta trena atzerapenarekin ari da zerbitzua eskaintzen pic.twitter.com/1i1Hj7uNz2
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 28, 2018
Bilboraino tren zerbitzua nekez heltzen da. Ollargan geltokian geldirik egon da denbora luzez tren bat eta oraindik atzerapen handiak daude. Hortaz gain, kamioien trafikoa debekatua dago errepide guztietan.
Urduñako mendatean 12:00ak aldera hasi dira suhiltzaileak lanean, gainezka egon izan baitira:
Oraintze elurra errepidetik kentzen ari garen lekuak dira
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 2018(e)ko otsailak 28
Galdakao
Markina
Trabakua
Orduña
Karrantza
Muxika y
Sondika#Suhiltzaileak #Trafiko #Elurra @Bizkaia pic.twitter.com/sxZTtG7GtD
#Elurra Mendateen egoera Araban. Informazio gehiago https://t.co/EZE2KFUPhL eta 011 tf.-an (24 ordu). #Trafikoa pic.twitter.com/LgED8Wtj0Q
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 28
Informazioa herriz herri
Elurrak hainbat arazo sortu ditu herrietan. Artziniegan auto bat gurutzatu da Lapetaratxen. Herriko osasun zerbitzuan ere eragina izan du eguraldiak, erizain bat baino ez baita egongo. Artziniega eta Bilbo arteko autobus lineak, aldiz, 12:30ak aldera hasiko dira funtzionatzen.
Artziniegako Udaletik jakinarazi dute goiza “oso zaila” izaten ari dela. “Izotza sortzen ari da errepidean, oso modu azkarrean”.
Urduñako Udalak, bere aldetik, neguko ekintza-plana jarri du indarrean. "Brigada eta kaleetako garbiketa taldeko kideek espaloiak garbituko dituzte, boluntarioek errepideak eta Urduña eta Ruzabaleko sarrerak", azaldu du tokiko erakundeak.
Laudioko Udalak autoa ez hartzea gomendatu du:
Udalak aholkatzen du autoa ez hartzea ezinbestekoa ez baldin bada eta eskoletara doazen ikasleak oinez joan daiteze… https://t.co/yL1V6KcHz3
— Laudio - Zuin Agenda (@LaudiokoUdala) 2018(e)ko otsailak 28
Areta blokeatuta dago, errepide guztiak baitaude itxita:
Orozkoko Udalak jakinarazi du herriko sarbideak moztuta daudela: "Errepideak kolapsatuta daude eta momentu hobetan Orozkoko sarrera itxita dago. Bide nagusiak garbitzen ari dira. Ez da gomendatzen etxetik ateratzea ezta autoa hartzea ere".
Hezkuntza zentroetan eragina
Hezkuntza zentroen jardunean ere aldaketa ugari sortu ditu eguraldiak. Sare sozialetan eta whatsapp bidez zabaldu da Eusko Jaurlaritzak klase guztiak bertan behera utzi dituela, baina hori horrela ez dela adierazi du Hezkuntza Sailak:
Hezkuntza Sailak ez ditu klaseak suspenditu. Berririk egotekotan informatuko da. El Departamento de Educación no ha suspendido las clases. En el caso de que existan cambios se informará.
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) February 28, 2018
Osakidetza
Horrez gain, Osakidetzak oharra zabaldu du jendeak osasun zerbitzua erabili dezan soilik ezinbesteko hitzordua bada. Bestela, Osakidetzak iradoki du hobe dela beste egun batean joatea medikura.
Abisu horia
Elurrak eragin badu anabasa guztia ere, aintzat hartu beharra dago abisu horia indarrean dagoela haizeteak direla medio, zenbait puntutan 80 kilometro orduko abiadura har dezakete eta.