Hala ere, eragin nabarmena izango du elurteak eskualdeko zentroen gaurko jardunean. Zaraobe Institutuko garraio zerbitzua ez dabil, eta klaseak bertan behera utzi dituzte. Hala ere, Enplegurako Prestakuntzarako arratsaldeko ikastaroak mantendu dituzte. Artziniegako Arteko Gure Ama eskolan ere bertan behera utzi dituzte gaurko klaseak.
Etxaurren Ikastolako garraioa ere eten da. Hala ere, klaseak eskainiko dituzte. La Milagrosa ikastetxean normaltasunez ari dira klaseak ematen. Okondoko Eskolan bestelakoa da egoera: 2 irakasle eta 5 ikasle baino ez dira bertaratu. Hala ere, zerbitzua mentanduko dute eta egunak aurrera egin ahala ume eta irakasle gehiago bertaratzea espero dute.
Aresketa Ikastolan klaseak normal ematen ari dira. Urduñako Andra Mari ikastetxea irekita dago, baina zentroko zuzendaritzaren gomendioa da ez joatea. Urduñako Herri Eskolan, aldiz, ez da klaserik egongo, irakasleek ez dutelako iristerik izan. Lucas Reyn klaseak ematen ari dira, baina adierazi dute ume asko falta direla. Virgen Niñan ere ez dituzte klaseak bertan behera utzi. Zabalekon ere normaltasunez jarduten ari dira, ikasle eta irakasle ugari bertaratu baitira. Lamuza Eskolan klaseak mantendu dituzte, ikasle ugari bertaratu baitira. Latiorroko eta Arrankudiagako eskoletan ere klaseak ematen ari dira, ikasle gutxi bertaratu diren arren. Laudio Ikastolak bere webgunean plazaratu ditu elurra dela eta zerbitzuak izango dituen aldaketak.
EHUko klaseak, aldiz, bertan behera geratu dira 15:00ak arte.