SAIA baimenaren balizko gas putzua Aiaraldean edota Arratian egongo da

Aitor Aspuru Saez 2018ko mar. 2a, 07:29
Protesta ugari egin dira Aiaraldeko hamaika txokotan Frackingaren aurka./ aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzako Sociedad de Hidrocarburos de Euskadik (SHESAk) jakinarazi du SAIA baimenaren putzua Arratian edo Nerbioiaren zenbait lekutan egongo litzatekeela.

Luis Muñoz SHESAko zuzendariak adierazi die zenbait hedabideri SAIA baimenak ahalbidetzen duen gas putzua Arratian edo Aiaraldean -hau, da Nerbioi ibaiko zenbait puntutan- egongo dela. Izan ere, eskualdean Arrankudiaga-Zollotik Luiaondoraino egin zituzten proba sismikoak, baita Orozkon ere.

Muñozek azaldu du egitasmoaren nondik norakoak ez dituztela oraindik erabaki eta ez dela ziurra, baina aurten 3 urte gehiagorako luzapena eskatuko dute proiektua gauzatzeko aukera ez galtzeko.

Hori bai, SAIA baimenaren erdia soilik hartuko dute aintzat eta zati handia Aiaraldean kokatuta dago. Putzu horren helburua izango da jakitea lurraldean gasa ustiatzeko parada dagoen.

Frackingaren itzala
Frackingaren aurkako taldeek kontrako jarduera sendoa gauzatu zuten SHESAk proba sismikoak egin zituenean eskualdean, Arratian eta Nerbioi Ibaizabalaren ibilbidean. Izan ere, aurkarien ustez, baimen horren atzean dago Frackinga praktikatzeko asmoa.

Besteak beste, Fracking Ez plataformako kideek gogoratu dute gasa modu arruntean ekoizteko saiakera ugari egon direla, baina inoiz ez direla errentagarriak izan. Horregatik, plataformako kideek sumatzen dute ahalegin berri horien atzean haustura hidraulikoa ezartzeko asmoa dagoela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide