Otsailean aurkeztu zituzten ASASAM elkarteko erabiltzaileek bildutako sinadura guztiak Arabako Foru Aldundian. 3.766 sinadura bildu dituzte guztira.
Horrela eman diote amaiera Aiaraldean buru-gaixotasuna duen jendearentzako etxebizitza egokituak eskatzeko kanpainari.
Behar bat baino gehiago
Elkartetik azaldu dute "buru gaixotasunak pairatzen dituztenek etxebizitza eta zaintza beharrak asetzeko arazoak eduki ditzaketela". Horregatik, mahai-gainean ahalik eta erreminta gehien jartzea du helburu ASASAMek, dauden beharrei alternatibak bilatuz. Eskualdean tutoretzapeko etxebizitza bakarra daukate eta ez da nahikoa erabiltzaile guztien beharrak asetzeko.
Etxebizitza zerbitzu honek buru-gaixotasuna duten pertsonak komunitatean eta modu autonomoan bizitzen laguntzea du xede.