Alerta laranja aktibatu arren, elurrak ez du errepidea oztopatu

Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 07:45

Otsaila amaieran elurte handia egon zen eskualdean.

Elurra egin du eskualdeko hainbat txokotan. Hala ere, errepide sarean ez da aparteko arazorik nabari, SOS Deiak adierazi duenez. Urduñako mendatea itxita dago, Altube kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat ere, eta gainontzekoei neguko gurpilak edo kateak erabiltzeko gomendatu diete. Dena den, arriskuen aurrean, arretaz gidatzeko deia luzatu dute.

Alerta laranja aktibatu du Euskalmetek, elurra dela eta. Gaurko aurreikuspenak hurrengoak dira:

 

Esan bezala, Urduñako mendatea itxi dute elurraren ondorioz:

Hau da meteorologia agentziak datozen hiru egunetarako egiten duen eguraldi iragarpena:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide