Bazkideen eguna eta Udaberri Jaia ospatu ditu Aiaraldea Ekintzen Faktoriak

Txabi Alvarado Bañares 2018ko mar. 21a, 07:00

Bazkide eguna egin zuen larunbatean Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Dozenaka lagun bertaratu ziren goizean Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen bilerara. Hainbat erabaki garrantzitsu adostu zituzten, 2018rako plangintza eta aurrekontua tartean.

Bazkariak hartu zuen bileraren lekukoa. Arratsaldean, aldiz, Udaberri Jaia egin zen faktorian. Disko-txantxa umeentzako ikuskizunaren estreinako emanaldia egon zen lehenbizi, eta Orozkoko Hilean Bariku Bat taldea arduratu zen giroa iluntzera arte  berotzeaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide