Maiatzaren 6ko herri galdeketen mugarri bilakatu da Oleta

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko api. 22a, 21:16

Oletako landan dagoen trikuharriaren inguruan abiatu du Gure Esku Dagok maiatzaren 6an Aiaraldeko bost herritan egingo diren herri galdeketen aldeko kanpaina.

Dozenaka lagun elkartu dira Oletako landan erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria zabaldu eta maiatzaren 6an egingo diren herri galdeketen aldeko kanpainari hasiera emateko

Goizean goizetik zutabeak abiatu dira Aiaraldeko herri desberdinetatik Salmanton ondoan dagoen Oletako landara: Urduñatik, Artziniegatik, Kexaatik, Salmantonetik eta Amurriotik. Gazteek, bere aldetik, bizikleta martxa antolatu dute. Zutabe desberdinek Oletako trikuharriaren inguruan egin dute bat.

Erromeria, dantza-plaza, herri-kirolak eta beste hainbat ekintza burutu dituzte bertan. Antolatzaileen hitzetan "gure hurrengo geltoki diren maiatzaren 6-ko herri galdeketak prestatzeko abiapuntua da hau".

Maiatzaren 6an erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketak burutuko dira Laudion, Amurrion, Artziniegan, Okondon eta Aiaran.

Argazkiak: Jose Mari Gutierrez, Aitor Burgoa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide